Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Batxilergoa: zein aukeratu?

Bizitzan erabakiak hartu behar dira, eta ez da beti erraza izaten. Batzuetan gertatzen da esperientziak, urteek, … argiago ikusarazten digutela zer nahi dugun.

Baina sarritan, erabakia momentuan hartu behar dogu, une horretan dakigunarekin.

Oraingoan, DBHko 4. mailako gazteei dagokie hurrengo ikasturtean zein Batxilergo mota aukeratu pentsatzea.

Laguntzeko asmoz, hiru egunetan zehar, orientazioko diziplinarteko proiektu batean murgilduko dira: profil askotako profesionalen hitzaldiak, berariaz ikastolan haientzat prestatutako materialak Batxilergo mota bakoitzean ematen diren helburu, ezaugarri eta ikasgaien azalpenarekin. Azken batean, 3 egun emango dituzte beren etorkizunari buruz hausnartzeko, erabaki lasaiagoa hartzeko, kanpoko profesionalen, tutoreen eta irakasleen laguntzarekin.

Lauaxetan, gainera, Batxilergoko 3 modalitate eskaintzeaz harago (Zientifiko-Teknologikoa, Humanitateak eta Gizarte Zientziak eta Batxilergo Orokorra), 11 orientazio-ibilbide definitu ditugu horien barruan.

Asmoa ikasleei prestakuntza-ibilbiderik onena eskaintzea da, duten helburua kontuan hartuta: ondoren, Lauaxetan Batxilergoa amaitu ondoren, garatzeko asmoa duten ikasketak.

Eskerrik asko gaur etorri zarien profesional guztiei!

Aurrera!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu