Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Euskaraz biziz, abestuz eta mintzatuz!

Musikak beti du emozio sakonak pizteko ahalmen berezi hori. Gainera, gurea den hizkuntzan kantatzen badugu eta gure kulturako abestiak berpizten baditugu, sentitzen duguna alaitasunetik haratago doa; besarkada bero bat bezalakoa da, nolabait arima suspertzen diguna.

Atzo, ikastolan, Inun izan genuen, bere gitarra eta ahotsarekin arratsalde ahaztezina oparitu zigun ikasle ohia.

Eszenari udaberriko eguraldia eta argia gehitzen badizkiogu, haizearekin dantzan ari ziren hostoz beteriko zuhaitz piloa eta abestiak jotzeko elkarri sorbaldatik heltzen zioten ikasleak, esan dezakegu ia ziur atzoko egunak luzaroan iraungo duela haien oroimenean.

Garrantzitsua da gure sustraiekin lotzen gaituzten esperientzia horiek balioestea eta ospatzea, gu baino zerbait handiagoaren parte sentiarazten gaituztelako. Euskara emozionalki une eta emozio positiboekin lotzea.

Euskaraz biziz, abestuz eta mintzatuz!

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu