Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hitzaldiak eta partekatzeak > Finlandiatik Lauaxetara, ekintzailetza esperientzien bila

Finlandiako irakasle bi Lauaxetan izan ditugu. Carola Holmlund eta Jan Nedergard, Finlandiako Escuela Vamia eskolako irakaslek dira eta urteko irakasle ekintzaileentzako sari nazionala eskuratu ondoren Lauaxeta bisitatu zuten atzo, ekintzailetza-esperientzia ezberdinak ezagutzeko asmoz.

Bidaian, irakasle ekintzaileen saria jaso zuten beste irakasleen ikastetxeak ezagutzera hurbildu nahi izan dute. Gurean, Egoitz Etxeandiak lortu zuen hain zuzen saria eta atzokoan Lauaxetara etorri ziran.

Agendan, hainbat geltoki dituzte: Mondragoi Unibertsitateko Lidergo Ekintzailetza gradua (LEINN), Bilbao Berrikuntza Faktoria, edota Eroskiren logistikako plataforma.

Ondoren, Frantziako eta Italiako beste ikastetxe batzuetara hurbilduko dira.

Lauaxetan, besteak beste, honako proiektu hauek ezagutu ahal izan dituzte: Funghi Thinking, MaskBags, edo Batxilergoko ikasleekin garatzen den ekintzailetza-proiektua.

Azken albisteak

2026/09/04
Gertuago egoteko: gure Kontaktu Gida
2026/09/03
Lauaxetako kirol arropa berritu behar duzue?
2026/09/02
Ikasturte hasierako familiekin bilerak martxan dira
2026/09/01
Haur Hezkuntzako Aula Irekiari hasiera eman diogu
2026/09/01
Ongi etorriak 2026-2027 ikasturtera!
2026/07/13
Opor onak izan!

Kategoriak

Buletinean harpidetu