Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Galtzagorri liburu gaztea lehiaketan saria ikasleentzat!

1.eta 2. DBHko batzuek Galtzagorri elkarteak antolatutako booktrailer lehiaketan parte hartu zuten eta parte hartzaileen guztien artean, bi sari lortu zituzten! Booktrailerra liburu batean interesa sortzeko diseinatutako promozio-bideo laburra, film-trailer batek ikusleak zinemara erakartzea helburu duen antzera. Booktrailerrek ikusmen, entzumen eta testu-elementuen konbinazioa erabiltzen dute liburuaren funtsa atzemateko eta balizko irakurleak erakartzeko.

Alde batetik Elene Escabel Gurtubay, Mara Eskalza Urtiaga, Aitana Lopez de Vallejo Mateo eta Daniella Martin Alvarez osotutako taldeak publikoaren saria irabazi dute Ikastetxeen kategorian 334 bozkarekin, Lur Gallastegik idatzi eta Unai Aranak ilustratutako Azken dantza New Yorken liburuaren booktrailerra eginez.

Beste alde batetik, 2. DBHko Izaro Pagalday Aburtok Norbanakoen kategoriako saria irabazi du Jessicaren itzala liburuari buruzko booktrailerrarekin.

Sari banaketa maiatzak 23an, izan zen Azkuna Zentroko Bastida aretoan.

Informazio gehiagorako ikusi ondoko esteka.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu