Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Garapen Iraunkorra bideratuz

Lauaxeta Ikastola, gaurkoan, Euskaliten izan da Praktika Onen barne, Garapen Iraunkorrerako Helburuak, ikastolan txertatzearen inguruko esperientzia aurkezten.

Jarraitu irakurtzen.

Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS), UNESCOgaz erlazionatutako 19 erakunde publiko eta pribatuz osatutako sarea da. Beraien ekintzak eta programak UNESCOren bost eremuetan kokatzen dira: hezkuntza, natur eta giza zientziak, kultura eta informazio eta komunikazioa, 2030 agendagaz eta Garapenerako Helburuekaz konpromisoa agertuz.

Lauaxeta Ikastola UNESCO Sarearen kide da eta zentzu honetan; bere ekimenak Garapen Iraunkorrerako Helburuekaz bat datoz.

Ildo honetatik, gaurkoan, EUSKALITEN Kudeaketa Aurreratuaren Praktika Onen barne, Lauaxeta Ikastolak Garapen Iraunkorrerako Helburuak ikastolan zelan txertatzen dauazan azaltzeko aukera izan dau.

Izan ere, 2019.ean, Lauaxeta Ikastola eremu honetan garatutako lanagatik “Gizarte eraldaketak erreferentziazko eredu” bezala hautatu eban Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, eta zentzu berean, UNESCOk, “Itsasargi ikastetxe” izendatu eban.

Topaketan, euren esperientzia partekatu dabe baita Azti-Tecnaliak, UPV-EHUk, A&B Laboratorios de Biotecnologíak, Euskadiko Parke Teknologikoak eta Centro de Formación Somorrostrok.

Aurrera!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu