Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Gen-E urteko irakasle ekintzailearen saria!

Lauaxetako irakasle batek Junior Achievment Fundazioaren urteko irakasle ekintzailearen saria lortu dau! Gehiago jakin nahi dozu?

Jarraian azalduko deutsugu.

Junior Achievment Fundazioak ikastetxeekaz, enpresa-erakundeekaz eta gobernuekaz lan egiten dau gazteei ekonomia global batean arrakasta izateko behar dabezan trebetasunak eta gaitasunak garatzen laguntzeko helburuz.

Izan ere, Lauaxetako Batxilergoko ikasle batzuek Junior Achievment-en Miniempresas programan parte hartu eben eta Jone Escribano, Iñigo González, Jon Ortega eta Unai Carrerak osatutako Sleeptile taldeak irabazi eban estatu mailako lehiaketa hau.

Oraingoan, Egoitz Etxeandia Romero irakasleak jaso dau saria, “bere ikasleentzako aukerak sortu eta #miniempresas programaren bidez erronka barriei aurre egitera bultzatzeagatik”. Sari horren ostean, Egoitzek, JA Europek antolatzen dauzan jardunaldietan, Europako irakasle ekintzailea izendatzeko aukera izango dau.

Saria Ekonomia Gaietarako Ministerioko Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Zuzendaritza Nagusiak eman dau, bai eta Junior Achievement Fundazioak.

Zorionak eta aurrera!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu