Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Jurgi Calzada, Espainiako Hiri Sprint Orientazio Txapelketako irabazle

🏆 🧭Albiste bikaina partekatu nahi dugu! Jurgi Calzada Lucio, Lauaxeta Ikastolako 11 urteko ikaslea, Espainiako Hiri Sprint Orientazio Txapelketako txapeldun izan da M12 mailan. Lehiaketa otsailaren 22an jokatu zen Marbellan (Malaga), eta Iurgik podiumeko tokirik garaienera igo zen.

Marbellako alde zaharrean zehar egin beharreko ibilbidea bikain osatu zuen, eta 52 segundoko aldea atera zion bigarren sailkatuari. Emaitza ikusgarria, segundo bakoitzak balio handia duen kirol batean.

Orientazio probetan, parte-hartzaile bakoitza banaka ateratzen da ibilbidea ahalik eta azkarren osatzeko. Mapa eta iparrorratza baino ezin dituzte erabili kontrol puntuak aurkitzeko. Ibilbidea ez dago markatuta; beraz, kirolari bakoitzak mapa interpretatu eta bere norabidea erabaki behar du. Kirol honek pentsamendua, estrategia, kontzentrazioa eta abiadura uztartzen ditu: pentsatu eta korrika egin aldi berean.

Etxebarrikoa den Jurgi mapa artean hazi da. Bi urterekin hasi zen orientazioan lehen urratsak ematen, COBi klubaren baitan. Gaur, ilusio eta lanari esker, lorpen handi hau ospatzen ari gara.

✨ Zorionak, Jurgi!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu