Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Zientziaren indarra eta jakin-minaren garrantzia

Aste honetan atzera eginez, pasa den astean 4. DBHko ikasleek aukera paregabea izan zuten: Virginia Gamboa Aldecoa ezagutzea. CIC BIOGUNE ikerketa-zentroko doktoretza ikaslea da, eta bere ibilbide pertsonala eta ikerkuntza-esperientzia partekatu zituen gure ikasleekin.

Topaketa honek aukera eman zien gazteei zientziaren mundura hurbiltzeko eta, zehazki, bularreko minbizia gainditzeko teknika berrien inguruko ikerkuntzan murgiltzeko. Virginia Gamboa buru-belarri ari da lanean arlo honetan, eta bere pasioak eta konpromisoak inspiratu egin zituzten bertan zeuden guztiak.

Solasaldiaren amaieran, mezu indartsua helarazi zien ikasleei:
🔹 Jakin-mina sekula ez galtzea, beti galderak egiten jarraitzea.
🔹 Eta era berean, perfekzionismoa alde batera uztea, bidean ikastea eta hobetzea dela benetan garrantzitsua.

Esperientzia aberasgarria izan zen, eta gure ikasleentzat motibazio-iturri handia. Eskerrik asko, Virginia, zientzia hurbilarazteagatik eta gazteentzako erreferente izateagatik!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu