Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hobekuntza eta berrikuntza > Adimen artifiziala ikasgeletara iritsi da

Puri-purian dagoen gaia da eta ETBk Lauaxeta Ikastolarengana hurbildu nahi izan du horren inguruan hausnartzeko.
Mundu digitala eboluzionatzen ari da, horrek dakartzan abantaila eta arriskuekin, bai lan munduaren eremuan eta baita hezkuntza eremuan ere. Baina hori ez da gauza berria, denbora daramagu mundo digitalaren abantailez baliatzen eta arrisku posibleak arintzeko moduak definitzen.
Aukerak eta errezeloak, rol-aldaketak gure lanbideetan, bai eta irakaslearen ikuskeran ere, ikaslearen garapen-prozesuaren gidari gisa. Aldaketa horiek hausnarketa bat eskatzen dute, ohiko zereginetan edo balio erantsi gutxiko zereginetan adimen artifizialaz baliatzeko, eta izaki indibidual gisa ekarpen berezia egin eta gehitu dezakegunarekin konektatzeko.
Gauza berri guztiek mesfidantza sortzen dute, baina, zalantzarik gabe, tresna baliagarria da lan askotarako, dela esparru profesionalean, dela akademikoan. Hori bai, tresna digitala den hienean, honetan prestatu beharko da, eta erabilera ezin hobea egiten jakin beharko da, bai ematen digun informazioa baloratzeko, bai informazio hori gure testuinguruan aplikatzeko eta horren guztiaren erabilera etikoa egiteko orduan. Beraz, gure gaitasun digitala indartzen jarraitu beharko dugu, eta horretaz baliatu, inguratzen gaituen munduan, orain eta etorkizunean garatzeko.
Gu, irakasle gisa, bide horretan gaude, gure ikasleei laguntzeko. Horren adibide da joan den astean Laura Marron BAICeko (Basque Artificial Intelligence Center) zuzendariarekin egindako hausnarketa jardunaldia eta baita ETBko ondorengo bideoa ere.

 

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu