Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Hitza, gure tresnarik indartsuena: Lauaxetako Eztabaida Liga!

💬 Lauaxetan, ikasleen garapenerako, adierazteko, argudiatzeko eta entzuteko gaitasunak funtsezkoak direla  sinesten dugu, eta horregatik, ikasturte honetan ilusio handiz jarriko dugu martxan Lauaxetako Eztabaida Liga, DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta. 🎙️

Hurrengo asteetan, ikasleek taldeak osatuko dituzte, eta gaurkotasuneko gaiak ikertu, argudioak prestatu eta iritziak defendatuko dituzte. Prozesu horretan, informazioa ikuspegi kritikoarekin aztertzen, ideiak modu argian komunikatzen eta besteen iritziekiko errespetuz jokatzen ikasiko dute.

Eztabaida lehiaketa honek etorkizunerako gaitasun nagusiak garatzeko aukera emango die:

  • Pentsamendu kritikoa eta azterketa gaitasuna 🧠
  • Ahozko komunikazioa eta argudioaren eraikuntza 🗣️
  • Talde lana eta lidergo partekatua 🤝
  • Entzuketa aktiboa eta iritzi aniztasunarekiko errespetua 💬

Gazteek errespetuz eta oinarri sendoekin eztabaidatzen ikasten dutenean, etorkizun hobea eraikitzen ari direla. 🌍

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu