Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Lauaxeta komunikabideetan > Mask Bags, maskara berrerabilien egitasmoa komunikabideen bitartez hedatzen

Mozkinak ateratzea baino, gizartean kontzientzia sortzea da 3 ikasleen helburua. Hoberena, euren hitzetan azalduz entzutea.

Pandemiak asko kendu deusku danori. Hala ere, ezin dogu ahaztu honek erakutsi deuskun guztia. Ondo dakite hori Lauaxetako 2. Batxilergoko ikasle diren Irune, Matxalen eta Amaiak. Beraiek erakutsi deuskue egoera ezkor batetatik, beti atara daitekeela positiboa edo itxaropentsua dan zerbait, eta horrek balore neurtezina dauka.

Ekintzailetzaren bitartez aurrera eroan daben maskarilla berrerabilien proiektuak izugarrizko oihartzuna izan dau komunikabideetan; eta, etekin ekonomikoa ateratzea baino, gizartean kontzientzia sortuz, proiektua beste hainbat lekutan erreplikatzea hori da haien helburua. Eta ondorioz, danon artean, gizarteko arazoei irtenbidea bilatzea.

Lotura honetan Eitb albisteak gunean eta Gaur Egunean ataratako edukia ikusi daikezu eta beherago, Gaur Egungo albistea ikusgai daukazu.

Maskbags-egaz harremanetan jartzeko sartu ondoko loturan.

Aurrera, gazteak!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu