Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Osasun mentalaren aldeko ipuinak, sormena eta kontzientziazioa sarituak!

Fair Saturday Fundazioaren Pentsatzeko Ipuinak ekimena, haur eta gazteentzako literatura-lehiaketa bat da, literatura-sormenaren bidez gizarte-problematika desberdinei buruzko gogoeta sustatzeko helburuarekin. Aurtengo edizioan, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk sarituak izan dira!

Edizio berri honetan, osasun mentalari buruz gogoeta egitera gonbidatu dituzte, inguruan sortzen diren tabu eta estigmekin apurtzeko hausnarketa indibidual eta kolektiboak eragiteko.

Lauaxeta Ikastolako hainbat ikaslek parte hartu dute, eta batzuek sari bat jaso dute, zehazki Jon Ayarzaguenak, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako kategorian, “Eska dezagun laguntza” ipuinarekin eta Nerea Lazpita Oar-artetak, aipamen berezia jaso duena, «Nire gorputza ez da nire aukera» lanarekin.

Informazio gehiago nahi baduzu, hurrengo estekan egin dezakezu.

 

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu