Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Ba al dakizu Lauaxetan Cambridgeko titulu ofizialak lor ditzakezula?

Ikasleak hainbat hizkuntzatan trebatzera animatzen ditugu. Eta gaitasun horren barruan, dakiten guztia egiaztatu eta baliarazten, egiaztapen ofiziala ahalbidetuko duten agiri ofizialak eskuratuz.

Hori lortzeko, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik aurrera, ikasle guztiak Cambridgeko probetara aurkezten dira. Gauza bera gertatzen da DBHko 2. mailan, DBHko 4. mailan eta Batxilergoan. Proba horiek egun hauetan egiten ari dira, hain zuzen ere.

Euskarari dagokionez ere beste horrenbeste egiten da, eta Batxilergoko 1. mailako ikasleak C1 egiaztagiria euskaraz lortzera animatzen ditugu. Gainera, ikastaro berezi bat eskaintzen zaie, akreditazio hori lortzeko proba hobeto prestatzeko.

Frantsesaren eta alemanaren kasuan, Batxilergoko kanpo-probetara ere aurkeztera animatzen ditugu, ikasleen mailaren arabera.

Lortzen dituzten akreditazioak garrantzitsuak dira ikasleen orainerako eta etorkizunerako. Aurrera!

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu