Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Sarituak etorkizuneko hiriaren proposamenagatik

Lauaxetako ikasle batzuk, sarituak izan dira etorkizuneko herri/ hiriaren proposamen lehiaketa batean. Deusto Citiesek Making CITIES 2030 antolatu eta sustatzen dau, BBVAgaz lankidetzan, Hiriaren Garapen Iraunkorra eta Agenda 2030en edukiak zabaltzea helburu dauan ekimena. Parte hartzaileen artean, Lauaxeta Ikastolako ikasleak.

Segi irakurtzen.

Leire Ruigomez, Paula Aldazabal, June Zubiete eta Mikel Caballerok beren etorkizuneko herriaren proiektua aurkeztu eben joan den barikuan Making Cities 2030ean, BBVAk eta Deustuko Unibertsitateak hiri eta komunitate jasangarrien garapena sustatzeko eta ikasleak kontzeptu horretan hezteko abiarazitako ekimena. Ekimenean Euskadiko, Kantabriako eta Errioxako 16 ikastetxetako DBHko 3. eta 4. mailetako 500 ikaslek hartu dabe parte.

Sormenaren eta originaltasunaren saria Lauaxeta Ikastolarentzat izan zan,  Leire Ruigómezek, Paula Aldazabalek, Marta Jodrak eta Koldo Olazabalagak egindako “BilbaoTxostena” lanarengatik, Bizkaiko hiriburuko maketa baten aurkezpenagaz batera.

Lauaxeta Ikastolan garatutako Smart Communities diziplinarteko unitatean lanean aritu ondoren, oraingoan Making Cities 2030 ekimenaren epaimahaiaren aurrean aurkeztu eben beren lana. Eta

Informazio gehiago, esteka honetan.

Albistearen barri izateko klikatu beste lotura honetan.

Azken albisteak

2026/05/13
Gaitasun Altuei buruzko Kongresuan parte hartzen ari gara
2026/05/13
Izaro Pagalday, Bizkaiko Eskolarteko bertso finalerako sailkatua
2026/05/12
Ongizatea eta zaintza emozionala Zaindegi ikasle-agentziaren eskutik
2026/05/11
Aprendiendo sobre impuestos y ciudadanía en 4º de ESO
2026/05/11
Adei Gorospe, Bizkaia Cup txapelketako txapelduna kadete B mailan
2026/05/11
Lauaxetako ikasleak sarituak Elhuyar Zientzia Azokan

Kategoriak

Buletinean harpidetu