Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Umea negarrez izten dot ikastolan…

Ikastolan semea edo alaba negarrez izteak guraso bezala larritu egiten gaitu. Normala da; gehien maite doguna dira, eta normala da baita eurak negar egitea ere.

Helduoi ez al jaku kostatzen oporrak atzean itzi eta ikasturteko errutina eta erronkei aurre egitea?

Jarraian, gai honen inguruko hausnarketa batzuk eskaini nahi deutsuguz. Gehiago jakin nahi dozu?

Ez larritu gehiegi egokitzapena hasieran zaila bada. Osasungarria da, eta ziur asko zugaz daukan lotura oso indartsua dala esan nahi du. Denbora besterik ez dau behar ikastolan eroso sentitzeko.

Irakasleagaz harreman berezia garatuko dau. Pixkanaka, konfiantzazko harreman sendo bat sortuko da modu naturalean. Izan ere, atxikimendu-figura subsidiario honek garrantzi handia dauka zure semearen edo alabaren garapen sozioafektiboan.

Izan ere, hunkigarria da denbora aurrera joan ahala irakasleagaz dauken harremana ikustea, eta, hunkigarriagoa are, urtez urte hazten diran heinean, ikastolako lehen irakaslea maitasunez agurtzen jarraitzen dabela sentitzea.

Gehiago luzatu gabe, irakurketa interesgarri bat eskaintzen deutsugu alde horretatik, eta besarkada bat bidaltzen deutsugu zuri ere guraso bezala etapa honetan, ziur gagoz gainera aurrean daukazun ibilbide honek zuretzako ere garapena eta hainbat ikasketa ekarriko dauzana!

Aurrera!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu