Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Zelan lagundu nire semea edo alaba ikastolara egokitzen?

Joan dan astelehenean, Lauaxetan, haur txikienen familiekaz batera, gure seme-alabak eskolatzeko orduko ardura zaigun gai honen inguruan hausnartu dogu. Angela Magaz Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea eta Psikologia Klinikoan eta Heziketan Espezialista izan zan gure gidaria. Gehiago jakin nahi dozu?
Kontatuko deutsugu.
Zein da gure semea edo alaba ikastolara egokitzen laguntzeko prozedurarik onena? Zer ezaugarri daukaz adin horretako haur batek? Zelan kudeatu haurren eta gureen emozioak guraso gisa?
Horretaz guztiaz hausnartu dogu Angela Magazen laguntzaz eta esperientziaz. Bere ibilbidea eta esperientzia ikusi daikezuz esteka honetan.
Espero dogu aipatutako guztiak balioa emango deutsela zuen seme-alabek eta zuek, guraso zarien aldetik, esku artean daukazuen bizi-uneari.
Hori da Guraso Eskolatik edo Lauaxetaren familientzako eskolatik lortu nahi doguna, bai gure blogean partekatzen doguzan hitzaldi, prestakuntza edo edukien bidez, baita adinaren arabera planteatzen doguzan hitzaldien bitartez.

Era berean, ikastolara egokitzen laguntzeko zure eskura dagozan aukerak ezagutu nahi badozuz, esteka honetara sartzera gonbidatzen zaitugu.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu