Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Zuen beharrizanei erantzuteko indarrak gehituz

Lauaxeta Ikastolak 2 eta 18 urte bitarteko adin-tartea hartzen dau, baina harago joan nahi dogu. Horregatik, zuen beharrizanei hasiera-hasieratik erantzunahal izateko, aliantzak sortu doguz hainbat Haur Eskolagaz eta Haurtzaindegigaz.

Gehiago jakin nahi dozu? Jarraian azalduko deutsugu.

Aliantza horien helburu nagusia zera da; oinarri eta ikuspegi pedagogikoa partekatzen doguzan zentruekaz aliatuak eta laguntzaileak izatea, eta, hala, familien beharrei hobeto erantzungo deutsen eskaintza bateratua egitea, onura honeekaz:

  • Ikastetxez aldatu ondoren, zure semeari/alabari buruzko informazio-trukea eta jarraipena bermatzea.
  • Lauaxeta Ikastolako Familia Eskolako hitzaldi eta prestakuntzetan parte hartzeko aukera.
  • Lauaxetako matrikulazio prozesuan plaza baterako sarbidea bermatzea, eta puntu gehigarri oso bat esleitzea, zentro laguntzaile batetik datorrelako.

Une honetan, Lauaxeta Ikastolako Haur eskola eta haurtzaindegi kolaboratzaileen sarea ondokoek osatzen dabe: Bihotz haurreskola , Txanogorritxu-Miribilla, Txanogorritxu Plaza Euskadi, Txanogorritxu Basauri eta Eguzkilore

Gure asmoa kolaboratzaileak batzen jarraitzea da, eta, hala, aipatutako hobekuntzez balia daitekeen familien eremu geografikoa haunditzea.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu