Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > 2.000 baino gehiago gara Instagramen eta Facebooken. Eskerrik asko!

Badira urte batzuk sare sozialetan gure ibilbideari ekin geniola, hauek eskaintzen dizkiguten abantailak aprobetxatuz, leiho bat irekiz, bai ikastolako eguneroko kontuak kontatzeko edo hezkuntzaren ikuspegitik interesgarriak iruditzen zaizkigun eduki eta hausnarketak kontatzeko. Lehenengo bloga izan zen, eta harekin batera Facebook, Twitter, Youtube, Linkedin, Pinterest, eta gero Instagram. Eta pausuz-pausu, dagoeneko 2.000 baino gehiago gara Instagramen eta Facebooken! Eskerrik asko guztioi zuen konfiantzagatik, hurbiltasunagatik eta gustukoen dituzuen edukiak komentatzeagatik! Horrek, atsegina izateaz gain, argibidea ematen digu zuen intereseko eduki gehiago argitaratzeko orduan.

Eskerrik asko eta besarkada bana Lauaxetako lehioetatik sareetara!

 

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu