Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Bertoko > Ekinaren fruituak

Aste honetan, Lauaxeta Ikastolan, ikasleek eskola ortuan pasatako ikasturtean egindako lanaren fruituak jaso doguz eta ikastolako sukaldera eroan baita, ikasleentzako menuaren parte izan daitezan.

Ezagutu nahi zelan antolatzen dan gure eskola ortua?

Jarraitu irakurtzen.

Naturagaz kontaktua, km-0 edo gertuko ortuarien bitartez elikatzeko aukera, elikadura eta norbere osasunaren loturaz ohartaraztea eta kontsumo eta produkzio jasangarriak zuztatzea dira besteak beste proiektu honen bitartez lortzen doguzanak eta Lauaxeta Ikastolak, izan ere, horretarako, ingurune aparta dauka bere alde.

Laia proiektuaren bitartez gauzatzen da, eta beronen inguruko informazioa ondoko estekan ikusi daikezu.

Bestalde, blog honetan eskola ortuari buruz argitaratutakoa ikusteko klikatu hemen.

Kasu honetan km 0 delakoa, metro gitxi batzuetan gelditzen da, ikastolako sukaldea eta ikasleen lanaz jasotako azen ortuaren artean dagoen distantzia hain zuzen ere. Aldi berean, gure jantokiko menua eskuragarri daukazuela ere jakinarazten deutsugu, eta hau eta beronen ikur desberdinei buruzko informazioa, ondoko loturan aurkitu daikezula.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu