Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Proiektuak > Lauaxetako proiektu bat, Hezkuntza Berriztatzeko X. sarietarako hautatua

Lauaxetako Funghi Thinking proiektua estatu mailan hautatu dute Hezkuntza Berriztatzeko sarietarako hautagai. Ekonomia zirkularreko proiektu honetan, ikasleek perretxikoak lortzen dituzte kafe birziklatutik abiatuta, eta adin eta etapa askotako ikasleak inplikatzen ditu, Lehen Hezkuntzatik Batxilergora eta hainbat ezagutza-eremutara, matematikatik biologiara.
Aurten ere, irakaskuntzako jardunbide egokiak izango dira protagonista IFEMA MADRIDek HEZKUNTZA 3.0 erakundearekin elkarlanean antolatzen duen SIMO EDUCACIÓN edizio honetan.
SIMO EDUCACIÓN epaimahaiak egindako lehen balorazioan, guztira 35 irakaskuntza-esperientzia hautatu dira, Hezkuntza Berriztatzeko X. Sarietarako hautagai bezela.
Hautaketa berrikuntza, eraginkortasuna, iraunkortasuna eta erreplikagarritasuna kontutan izanik egin da. Aukeratutako ekimenak, egileek aurkeztuko dituzte SIMO HEZKUNTZAN.
https://www.youtube.com/watch? V = 7pP8E2w-xnI
Gehiago jakin nahi baduzu, hurrengo esteka bisitatzera gonbidatzen zaitugu.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu