Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Zein da zure etorkizuna?

Etorkizunari buruzko erabakiak hartzeak erantzukizuna dakar berekin, eta, batzuetan, gure seme-alabek eta ikasleek erabakiak hartu behar dituzte, gauzak hain argi ez dituzten uneetan; izan ere, gauza batzuk urteak igaro ahala deskubritzen ditugu, norbere burua pixka bat gehiago ezagutzen dugunean.
Lauaxetan, laguntzeko asmoz, diziplina arteko bi proiektu garatzen ditugu, astebetekoak, hain zuzen ere etorkizuneko erabakiak hartu behar izatetik hurbilen dauden adinetan: DBHko 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan.
Proiektu horiez gain, balio erantsia ematen duten kanpoko ekimenekin bat egiten dugu, hala nola Durangaldeko udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako I ‘m Bizi proiektuarekin.
Lauaxetako DBHko 4. mailako ikasleak aste honetan bertan izan ziren I`m Bizi ekitaldian.
Informazio gehiago utziko dizugu esteka honetan, horretan sakondu nahi baduzu.
Aurrera!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu