Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Bertoko > Ikusten ez den lan hori

Familia eta etxe baten atzekaldean hainbat lan eta zeregin daude. Batzuetan, ikusten ez diran zereginak: oharkabean pasatzen direnak, baina, neurri handi batean egunaren amaieran dugun gainkargaren arrazoia eta esku artean dugun zeregin garrantzitsuarenganako dugun konpromisuaren ebidentzia dira. Gure seme-alaben hezkuntzan ere gertatzen zaigu, nahiz eta batzuek ez diran ohartzen egiten dugun guztiaren dimentsioaz, zatirik ikusgarri eta politenetaz baizik.

Gaur, lehen hezkuntzako ikasle batzuek euren jardunaldiaren zati bat ikastolako animalien espazioak prestatzen eta garbitzen eman dute. Hau ere, batzuetan oharkabean pasatzen den lana da, baina Lauaxetako animalien zaintzaren parte da.

Agian, une batez ikusten ez den baina maite dugun norbait zaintzen denean hain beharrezkoa den lan guzti horretara hurbiltzeko lagungarri izan da.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu