Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Lauaxetatik Zornotzara goaz bizikletaz!

Txirringa eskolan programaren baitan, gaurkoan ikasleek Lauaxetatik Zornotzara joan-etorria egin dute, ikastolatik pasatzen den bidegorria erabiliz. Espazioa ez zaie falta, eta eguraldi ona lagun dute gaur; beraz, esperientziak, berritasunaz eta ondo pasatzeaz gain, asko ikasteko aukera eman die.

Besteak beste:

  • Bide-hezkuntza:zirkulazioari, seinaleztapenari eta oinezkoekiko errespetuari buruzko ikaskuntza, bide-hezkuntzaren oinarri gisa.
  • Balioak: elkarrizketaren, adiskidetasunaren, ulermenaren eta borondatearen balioetara hurbiltzea.
  • Kultura: kultura zikloturismoaren eta ekologiaren bidez sustatzea, bizikletaren erabilerari esker.
  • Kirola:ariketaren ohitura sustatzea, txirrindularitza eta hezkuntza onuragarriak dira.

Eskerrik asko Txirringa eskolan programari! Informazio gehiago nahi baduzu, esteka honetan aurkituko duzu.

 

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu