Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hitzaldiak eta partekatzeak > Lauaxeta Ikastola, ODS eta Agenda 2030 Sari Nagusiaren Irabazle

Lauaxeta Ikastolak Madrilen Estatuko Hezkuntza Kooperatiben Federazioak (UECOE) antolaturiko ODS eta Agenda 2030 Sari Nagusia irabazi du eta jaso gaur bertan.

Izan ere, azken urteetan ikastolan garatu ditugun ODS eta Agenda 2030arekin lotutako ekimenen memoria aurkeztu genuen. Memoria honetan gure kudeaketa, gelako proiektuak eta eguneroko praktika jasangarriak jaso genituen, hala nola:

  • Plaka solar berrien instalazioa,
  • Laia Lab proiektu aitzindaria,
  • Jantokian Bertoko produktuak kontsumitzeko politika.

Saria, Lauaxeta Ikastolako komunitate osoari zabaltzen diogu, guztion lanari esker lortu baitugu ekimen hauen guztien garapena eta aitorpen hau jasotzea. Guztion konpromisorik gabe ezinezkoa litzateke aurkeztu dugun memoria aberatsa osatzea.

Lauaxeta Ikastola, guztion artean, etorkizun iraunkorragoa eraikitzen!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu