Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Berdintasuna Hezkuntzatik Eraikiz: 25A Lauaxetan
Gaur Lauaxetan Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatu dugu. 馃挏

Haregin taldeak, gure ikastolan berdintasunaren alde lanean ari den taldeak, hausnarketa eta konpromezuz beteriko manifestua irakurri du. Horrez gain, etapa eta adin bakoitzera egokitutako sentsibilizazio jarduerak egin ditugu, sinetsita gaudelako hezkuntza dela indarkeriarik gabeko etorkizun bat eraikitzeko gakoa.

Ekintza hauek errealitatearen inguruan hausnartzeko aukera ematen digute eta, aldi berean, aldaketaren parte izatera gonbidatzen gaituzte. 馃尡 Berdintasunean heztea da mundua aldatzeko tresnarik indartsuena.

Berdintasuna ez da amets urruna; egunero eraikitzen dugun bidea da.

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Mi帽o, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu