Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Lauaxeta Ikastola, Cadena SER Euskadiren Alfabetizazio Mediatikoan Sariduna

馃弳Pozarren jakinarazten dugu Lauaxeta Ikastola Cadena SER Euskadik eta Radio Bilbaok ematen duten Alfabetizazio Mediatiko eta Informazionaleko (AMI) 2025eko Sariaz aitortu dutela. Epaimahaia, Cadena SER Euskadi, Gaptain eta UNEtxeako kideez osotuta egon da.

Era berean, azpimarratu nahi dugu ikastolako ama eta familia den Cristina Jim茅nez ere saritua izan dela; 聽eta horrek bereziki hunkigarri egiten du aitorpen hau gure komunitate osoarentzat.

Sari honek balioan jartzen du azken urteotan egiten ari garen lana, gure ikasleek gaur egungo munduan ezinbestekoak diren gaitasunak gara ditzaten: informazioa etengabe jasotzen den, gehiegizkoa eta askotan nahasgarria den testuinguru batean, ezinbestekoa da gazteei informazioa aztertzen, kontrastatzen eta modu arduratsuan erabiltzen irakastea.

Hori dela eta, proiektu hauen bidez sustatzen ditugu:

  • Pentsamendu kritikoa

  • Baliabide digitalen erabilera arduratsua

  • Inguruko informazioaren irakurketa kontzientea

  • Egiazko informazioa eta desinformazioa bereizteko gaitasuna

Alfabetizazio mediatikoa ezinbesteko tresna da herritar aske, arduratsu eta konprometituak hezteko.

馃敆 Hemen duzue Cadena SERren albiste osoa:
https://cadenaser.com/euskadi/2025/11/30/la-cadena-ser-en-euskadi-reconoce-a-cristina-jimenez-y-la-ikastola-lauaxeta-con-los-premios-alfabetizacion-mediatica-2025-radio-bilbao/

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan聽
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu