Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Elkarrekin egindako bidea: ikasturteak utzitako arrastoen memoria

📘✨Abendua atzera begiratzeko gonbidapena da beti: bizitakoa baloratzea, egindako bidea berrikustea eta urteak eman digun guztiaz jabetzea. Lauaxetan ere horrela egiten dugu, eta horregatik aurkezten dizuegu aurreko ikasturteko Memoria, gure eguneroko lanaren eta bizipen partekatuen benetako ebidentziak jasotzen dituen dokumentua.

Memoria ez da laburpen soil bat; proiektuak, ikaskuntzak, aurrerapausoak, erronkak eta komunitate osoaren ahalegina islatzen ditu. Ikasturte batek ikastolan sortzen duen bizitzaren ispilu da.

Dagoeneko webgunean duzue eskuragarri, euskaraz zein gaztelaniaz:

📄 Euskera:
https://www.lauaxeta.eus/wp-content/uploads/2025/11/Memoria-2024-2025-V1-euskera-web.pdf

📄 Castellano:
https://www.lauaxeta.eus/wp-content/uploads/2025/11/Memoria-2024-2025-V1-erdera-web.pdf

Une bat hartzera eta, orrialdez orrialde, elkarrekin eraikitzen dugun guzti hori berriz bizitzera gonbidatzen zaituztegu ✨

Azken albisteak

2026/05/13
Cambridge azterketa ofizialen astea Lauaxetan
2026/05/13
Gaitasun Altuei buruzko Kongresuan parte hartzen ari gara
2026/05/13
Izaro Pagalday, Bizkaiko Eskolarteko bertso finalerako sailkatua
2026/05/12
Ongizatea eta zaintza emozionala Zaindegi ikasle-agentziaren eskutik
2026/05/11
Aprendiendo sobre impuestos y ciudadanía en 4º de ESO
2026/05/11
Adei Gorospe, Bizkaia Cup txapelketako txapelduna kadete B mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu