Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Lauaxeta, estatu mailako 100 hezkuntza-zentro onenen artean Forbesen arabera

馃専聽Lauaxeta Ikastola Forbes aldizkariak argitaratutako 2026ko estatu mailako 100 hezkuntza-zentro onenen zerrendan agertu da. Zerrenda honek proiektu pedagogikoaren kalitatea, berrikuntza, nazioarteko ikuspegia eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko ikasleak prestatzen dituzten hezkuntza-ereduak baloratzen ditu.

Aitorpen honek Lauaxetako hezkuntza komunitate osoaren lana balioan jartzen du: ikasleena, irakasleena, familien eta zentroko profesional guztiena. Hezkuntza-proiektu batek, non ikaskuntza aktiboa, konpetentzien garapena, ingurunearekiko lotura eta munduari begirako ikuspegia oinarri diren.

Forbesen zerrendan agertzeak erakusten du Lauaxetak hezkuntza ulertzeko duen modua: identitatea, berrikuntza eta munduarekiko irekiera uztartzen dituen hezkuntza, ikasleek pentsamendu kritikoa garatu dezaten, jakin-mina piztu dadin eta gizartearen erronkei modu arduratsuan erantzuteko prest egon daitezen.

Gainera, Deia eta El Correo egunkariak ere jaso dute aitorpen hau, Lauaxeta estatu mailako hezkuntza-zentro nabarmenen artean kokatuz.

Aitorpen hau helmuga baino gehiago, aurrera jarraitzeko bultzada da: pertsonak erdigunean jartzen dituen eta etorkizunari begira kalitatezko hezkuntza eskaintzen jarraitzeko konpromisoa.

馃憠 Hemen ikus dezakezue zerrenda osoa:
Forbes | 2026ko estatu mailako 100 hezkuntza-zentro onenen zerrenda

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan聽
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu