Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Mugitekek aurrera jarraitzen du: gure ikasle ohiek podiumera eraman dute Lauaxeta Epsilon taldea Los Arcosen

ASte honetan, Lauaxetako ikasle ohiek berriro ere Mugitek proiektuarekiko duten lotura, konpromisoa eta pasioa erakutsi zuten Nafarroako Los Arcos zirkuituan ospatutako Greenpower lasterketan parte hartuz.

Greenpower hezkuntza proiektu internazional bat da, gazteei ingeniaritza, jasangarritasuna eta talde lana modu praktikoan hurbiltzea helburu duena, auto elektrikoen diseinu, eraikuntza eta lehiaketaren bidez. Mugitek proiektuaren bidez, Lauaxetako ikasleek urteak daramatzate teknologia, berrikuntza eta lankidetza uztartzen dituen esperientzia honetan parte hartzen ⚡🔋

Oraingo honetan, Lauaxeta Epsilon taldeak 3. postua eskuratu zuen, egindako lan handiaren eta proiektuarekiko duten ilusioaren erakusgarri 👏🏆

Martín Fernández Azaola, Eneko Zabala Lezaola, Alain Lorenzo Ortiz, Unax Fernández Novales, Aratz Zuloaga Lejarraga eta Alex Prellezo Gutierrez izan ziren erronka honetan Lauaxetaren izena ordezkatu zutenak.

Bereziki hunkigarria da guretzat urteak pasa arren ikasle ohiek ikastolarekin eta Mugitekekin duten lotura mantentzen jarraitzea. Harro gaude proiektu honek sortzen duen komunitateaz, belaunaldi berriei inspirazioa ematen jarraitzen dutelako eta Lauaxetan bizitako esperientziak euren bidean presente jarraitzen duelako 💚

Eskerrik beroenak ere Mugitek proiektua posible egiten duten babesleei, euren laguntza eta konfiantzagatik:

Zorionak talde osoari! Etorkizuna energiaz beteta dator ⚡💚

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu