Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Lauaxetako ikasleak sarituak Elhuyar Zientzia Azokan

🔬🏆 Lauaxetako DBH eta Batxilergoko ikasleek Elhuyar Zientzia Azoka ekimenean parte hartu dute berriki. Azoka honetan, hainbat ikastetxetako gazteek urtean zehar garatutako ikerketa eta berrikuntza proiektuak aurkezten dituzte.

Gure ikasleek maila handiko STEAM proiektuak aurkeztu dituzte, ilusioz, sormenez eta lan handiz defendatuz 👏💡

Sarituen artean, Maren Lekue, Ainize Lezama, Asier Cubero eta Lander Martinez Batxilergoko ikasleen proiektuak Bizkaia Talent Beka saria jaso du 🏆✨

Haien proposamena farola berriztagarri eta iraunkor bat izan da, elektrizitatea heltzen ez den lekuetan energia sortzeko, bateria kimikorik erabili gabe 🌍🔋

Proiektuaren funtzionamenduak arreta handia piztu zuen: egunez, farolak eguzki-argia aprobetxatzen du maketan dagoen pisu bat igotzen den bitartean; gero, gaua denean, argia pizten da eta engranaje sistema bati esker pisua jaisten da, energia sortuz ⚙️💡

Gainera, sistemak eguna eta gaua noiz diren detektatzen ditu, ikasleek eurek egindako programazioari esker.

Ikasleek eurek azpimarratu zuten ere eskolaz kanpo elkartu behar izan direla proiektua garaiz amaitzeko, euren aisialdian lanean jarraituz 🤝✨

Era berean, DBH3ko ikasleen lana ere nabarmendu nahi dugu; maila handiko proiektuak aurkeztu zituzten azokaren zehar.

Zorionak parte hartu duzuen guztioi zuen jakin-minagatik, sormenagatik eta zientziarekiko konpromisoagatik 💚

Azken albisteak

2026/05/13
Gaitasun Altuei buruzko Kongresuan parte hartzen ari gara
2026/05/13
Izaro Pagalday, Bizkaiko Eskolarteko bertso finalerako sailkatua
2026/05/12
Ongizatea eta zaintza emozionala Zaindegi ikasle-agentziaren eskutik
2026/05/11
Aprendiendo sobre impuestos y ciudadanía en 4º de ESO
2026/05/11
Adei Gorospe, Bizkaia Cup txapelketako txapelduna kadete B mailan
2026/05/08
Agur Jaia: agurra eta hasiera berriak

Kategoriak

Buletinean harpidetu