Saskian 0 produktu daukazu/dituzu.
🏆🥎 Poz handiz partekatzen dugu Adei Gorospe Amenabar, DBH3ko ikaslea, Bizkaia Cup pilota txapelketako kadete B mailako txapeldun izan dela Olaburu-Iurreta Pilota Taldea taldeko bikotearekin batera 🥎🏆
Lorpen hau eguneroko ahaleginaren, konstantziaren eta konpromisoaren emaitza da, bai kirolean bai bere garapen pertsonalean.
Lauaxetatik zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Adeiri eta talde osoari egindako lan bikainagatik, eta pilotaz gozatzen eta hazten jarraitzera animatu 💪✨
Zorionak, Adei! 👏







