Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Ikasleen agentzia martxan: Erakusleak

🎬🏀  Lauaxeta Ikastolan, IBko ikasleen agentzietan ikasleek ez dute soilik parte hartzen… baizik eta ekimena hartu eta ikastolako bizitzan modu aktiboan inplikatzen direla.

Oraingo honetan, Lauaxeta Erakusleak taldeak ikastolako kiroldegian egiten diren kirol desberdinak balioan jarri nahi izan ditu. Horretarako, beraiek izan dira argazkietako protagonistak, kiroldegiko sarrerako hormak apaintzen dituzten irudietan modelo gisa parte hartuz. 🏀⚽🏐

Horrela, espazioak barruan bizi dena islatzen du: mugimendua, ahalegina, taldelana eta kirolarekiko ilusioa.

Prestatu duten bideoan, proiektua eta bizitakoa beraiek azaltzen digute. 🎥✨

Ekimen honen bidez, ikasleek konfiantza, adierazpena, talde-lana eta komunitatearekiko lotura sendotzen dituzte, IBren oinarrietako bat praktikan jarriz: beren ikaskuntzaren protagonista izatea eta komunitateari benetako ekarpena egitea.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu