Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Familien ahotsa IB proiektuari buruz Lauaxetan

馃帴聽Lauaxetan Nazioarteko Batxilergoaren (IB) ezarpena komunitate osoarekin batera eraikitzen ari garen hezkuntza-proiektua da, ikaslea erdigunean jarriz eta familien parte-hartze aktiboarekin.

Bideo honetan familia batzuen testigantzak jaso ditugu, baita Junta Rectorako kideenak ere, familiek ordezkatzen dituen organoa eta IB ezarpen prozesuan gertutik parte hartu duena.

Hilabete hauetan zehar familiek IB markoa eta baimen prozesua ezagutzeko aukera izan dute hainbat bidetatik: ikasturte hasierako maila bilerak, asanblada orokorra, ebaluazio bilera indibidualak, ikastetxeko politika desberdinak, zirkularrak eta webguneko informazioa.

Testigantzetan hainbat elementu azpimarratzen dituzte:

馃攷 Indagazio Programa, munduari buruzko galdera handien bidez ikastea sustatzen duena.
馃Л Ikasleen agentzia, ikasleak bere ikaskuntzaren protagonista bihurtuz.
馃實 Ekintza sozialak, ikaskuntza eta gizartearekiko konpromisoa lotzen dituztenak.
馃挰 Ebaluazio eta feedback sistema, ikasleek euren garapenaz hausnartzeko aukera emanez.
馃帗 Erakusketak, Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta DBHko 4. mailan egiten diren proiektuak.

Familia askok azaldu dute baita ere seme-alabek etxean kontatzen dizkieten ikaskuntza esperientziak: proiektuak, ikerketak, aurkezpenak edo talde-lanak.

Izan ere, Lauaxetako hezkuntza proiektua ikasleekin, irakasleekin eta familiekin batera eraikitzen da.

馃帴 Bideo honetan euren testigantzak entzun ditzakezue.

Azken albisteak

2026/09/08
Hezkuntza-esperientziak partekatzen: St Patrick-en bisita Lauaxetara
2026/09/04
Gertuago egoteko: gure Kontaktu Gida
2026/09/03
Lauaxetako kirol arropa berritu behar duzue?
2026/09/02
Ikasturte hasierako familiekin bilerak martxan dira
2026/09/01
Haur Hezkuntzako Aula Irekiari hasiera eman diogu
2026/09/01
Ongi etorriak 2026-2027 ikasturtera!

Kategoriak

Buletinean harpidetu