Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Bertoko > Ikaskuntza-mokaduak, La Revelía eta Fernando Gonzálezen eskutik

Atzo Lehen Hezkuntzako ikasleek La Revelía jatetxeko Fernando González sukaldari handiaren eskutik ikasteko plazera izan zuten.
Expertia programaren barruan egin zuen, hain zuzen ere honen baitan, profesionalak gonbidatzen ditugu Lauaxetara
. Izan eren, asko dira ikasgeletara hurbiltzen diren gizarte-eragileak, beren ezagutzak eta esperientzia ikasleekin partekatzeko; eta asko dira lantzen diren gaiak; guztietan, komunean, kanpoko gizarte-eragile bat, bere esperientzia Lauaxeta Ikastolako ikasleekin partekatzen duena.
La Revelíak ingurune hurbiletik abiatuz egiten du lan: sormenezko sukaldaritza, egile-sukaldaritza, iraunkorra eta sukaldaritza tradizionalaren esentzian inspiratua, ohikoa beste era batera sukaldatuz.
Gu ere gure ingurunetik abiatzen gara: familiak, profesionalak, ikasle ohiak, laguntzaileak, aliantzak, … gure ikasleei ikasteko era berritzailez eta desberdinez osatutako mokaduak eskaintzeko.
Eskerrik asko,
Fernando Gonzalez eta La Revelía!
Expertia programari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, esteka honetan klik egin dezakezu, eta zure esperientzia gure ikasleekin partekatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan!

 

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu