Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Lehen Hezkuntzako ikasleak: txikienei ipuin kontalari

Ipuinak kontatzeak hizkuntza eta irudimena garatzen laguntzen du, besteak beste. Ipuina kontatzen duena beste ikasle bat denean gainera, duela gutxi entzuleen lekuan zegoena hain zuzen, ikaskuntza are handiagoa da, eta hala da bi alderdientzat: ipuina kontatzen duenarentzat eta entzuten duenarentzat ere.
Lehen Hezkuntzako ikasleak atzo bertan izan ziren 4 eta 5 urteko geletan, ipuinekin girotzen.

Badakizu zenbat onura dituen ipuinak kontatzeak? Hona hemen batzuk:
• Entzumenaren eta imitazioaren bidez ahozko hizkuntzaren garapena sustatzeko tresna bikaina da.
• Sormena eta irudimena sustatzen ditu adin goiztiarrean.
• Jokabide- eta bizikidetza-balioak transmititzen eta irakasten ditu.
• Haur batzuentzat zaila da arreta mantentzea, eta horrelako jarduerek arreta hori lantzen laguntzen diete.
• Haurrari bere eta besteen emozioak identifikatzen laguntzen dio, enpatia eta autoestimua garatuz.
• Gurasoekiko, aitona-amonekiko edo irakasleekiko harreman afektiboak eta konfiantzazkoak indartzen ditu.
• Haurrari sinboloen erabilera sortzen eta gustu estetikoa hobetzen laguntzen dio.
• Gurasoei eta irakasleei irakurtzeko ohitura sortzeko aukera ematen die, eta gero funtsezkoa izango da hori garatzeko.

Azken albisteak

2026/09/04
Gertuago egoteko: gure Kontaktu Gida
2026/09/03
Lauaxetako kirol arropa berritu behar duzue?
2026/09/02
Ikasturte hasierako familiekin bilerak martxan dira
2026/09/01
Haur Hezkuntzako Aula Irekiari hasiera eman diogu
2026/09/01
Ongi etorriak 2026-2027 ikasturtera!
2026/07/13
Opor onak izan!

Kategoriak

Buletinean harpidetu