Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Elkar ezagutuz hazten

Gaur egun berezia izan da 5 urteko ikasleentzat. Hezitzaileek erabaki dute hiru gelak nahastea jardunaldian zehar, haurrek elkarrekin lan egiteko aukera izan zezaten. Jolastokian badira elkar ezagutzen dutenak, baina pauso bat harago eman nahi izan dugu: elkarrekin jolastu ez ezik, elkarrekin lan egitea eta harremanak estutzea ere bai. 🧩🎨

🧠 Zergatik da garrantzitsua?
Horrelako ekimenek haurrak prestatu egiten dituzte etorkizunean etorriko diren aldaketetarako. Hurrengo ikasturtean Lehen Hezkuntzan izango dituzte ikaskide berriak, eta esperientzia honek lagunduko die trantsizio hori modu naturalean, seguru eta baikorrean bizitzen.

💬 Egunak zehar, lagun berriak egin dituzte, talde berrietan lan egiteko aukera izan dute eta gozatuz ikasi dute. Esperientzia txiki hauek bide handiak zabaltzen dituzte. 🛤️✨

👨‍👩‍👧‍👦 Eta familientzat… lasaitasuna eta konfiantza.
Badakigu Lehen Hezkuntzara pasatzea kezka iturri izan daitekeela: “Nola moldatuko da?”, “Nola sentituko da ikaskide berriekin?”… Horregatik, halako proposamenekin aldaketa hori pixkanaka prestatzen dugu, maitasunez, jolasez eta gertutik lagunduz, haur bakoitzak prozesua poza eta ilusioz bizi dezan.

💛 Gainera, urtez urte ikusten dugun zerbait argi dugu:
✨ umeak amak edo eta aitak pentsatzen dutena baino askoz hobeto egokitzen dira. Haien gaitasunak, malgutasuna eta konektatzeko moduak etxeko beldurrak baino handiagoak dira. Eta hori, egunez egun erakusten digute.

Haztea, azkenean, besteekin konektatzea, elkarbizitzen ikastea eta aniztasunean aberastasuna aurkitzea da. 🌈

Bidean elkarrekin jarraituko dugu. Eskerrik asko, familia! 💛

 

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu