Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Talde gisa hazten, hobeto hezteko

🌿Atzo, irakasleok TEAL prestakuntzan sakontzeko saioa izan genuen, Kultiba erakundearen eskutik, gure hezkuntza-proiektua talde gisa sendotzen eta garatzen jarraitzeko helburuarekin.

TEAL ikuspegiak gure lan-modua berrikustera gonbidatzen gaitu, hiru ardatz nagusitan oinarrituta: autogestioa, konfiantza eta osotasun pertsonala, eta helburu partekatua. Horrek esan nahi du erabakiak modu arduratsuago eta partekatuagoan hartzea, komunikazio kontzientea lantzea eta talde kohesionatuagoa eraikitzea.

Zergatik da garrantzitsua?
Hezkuntzaren kalitatea ez baita soilik gelan gertatzen denaren araberakoa; irakasle-taldearen funtzionamenduak ere eragin zuzena du ikasleen garapenean. Konfiantzan, koherentziaz eta helburu komun batekin lan egiten dugunean, gure eragina sakonagoa eta esanguratsuagoa da.

Etengabe ikasten jarraitzea gure hezkuntza-proiektua zaintzeko eta gaur egungo erronkei erantzuteko modurik onena da 🌱✨

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu