Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Arte garaikidea etxera… eta Ikastolara

🎨 Arte garaikideari buruz gehiago jakin nahi al duzue? Noizbait artelan bat etxean izatea pentsatu al duzue?

Azken hilabetean, Ikastolako Kultur Laben Raisa Álava eta Saioa Olmo artisten lanak izan ditugu ikusgai, eta biek gure ikasleekin tailerrak ere burutu dituzte. Esperientzia aberasgarria izan da, arte garaikidea modu bizian eta parte-hartzailean gelara ekartzeko aukera eman diguna.

Haien lana ezagutzeko:
🔗 Raisa Álava
🔗 Saioa Olmo

Ekimen hau Artoteka plataformaren eskutik etorri da. Artotekak tokiko arte garaikidea eguneroko espazioetara hurbiltzea du helburu, artea komunitate osoarentzat eskuragarri eginez.

Artotekaren bidez, interesa duen edonork artelan bat maileguan har dezake eta bere etxean gozatu, artea modu hurbil eta pertsonalean biziz.

Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, datorren ostiralean, otsailaren 27an, aurkezpena egingo da Ikastolako Kultur Laben.

🕓 16:45ean
⏳ Gutxi gorabehera ordubeteko iraupena

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat! 💛

Azken albisteak

2026/09/04
Gertuago egoteko: gure Kontaktu Gida
2026/09/03
Lauaxetako kirol arropa berritu behar duzue?
2026/09/02
Ikasturte hasierako familiekin bilerak martxan dira
2026/09/01
Haur Hezkuntzako Aula Irekiari hasiera eman diogu
2026/09/01
Ongi etorriak 2026-2027 ikasturtera!
2026/07/13
Opor onak izan!

Kategoriak

Buletinean harpidetu