Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Bertoko > Ezkurretatik… txerritxoetara

🐷🌳 Askotan, ideia onenak mundua jakin-min eta sormen begiekin ikusten dutenengandik datoz: haurretatik.

Duela aste batzuk, Lehen Hezkuntzako ikasle talde batek gutun berezi bat idatzi zion ikastolako zuzendaritzari. Bertan, eskaera xelebre baina zoragarria egiten zuten: Laia Guneko baserri-eskolara txerritxoak ekartzea. Haien arrazoia sinplea eta bikaina zen aldi berean: “ikastolan haritz asko daude, eta ematen dituzten ezkurrak txerritxoek jan ditzakete”.

Eskutitza irakurtzean, gure bihotzak ukitu zituen: ingurua zaintzeko duten gaitasuna, naturarekiko duten begirada eta ideia berriak izateko duten indarra. Horregatik, haien eskaera entzun, eta errealitate bihurtzea erabaki dugu.

👉 Gaur bertan iritsi dira txerritxoak Laia Gunera, eta hemendik aurrera gure ikasleekin batera ikasi, zaindu eta elkarbanatuko dute bizitza.

Heztea, txikienei ahotsa ematea da ere bada, haien ideiek balioa dutela erakustea eta benetan gauzak alda ditzaketela sinestaraztea. Eta hau horren adibide ederra da. 💚

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu