Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Hazi berdintasunean, aldatu gure ingurua

Askotan pentsatzen dugu aldaketa handiak egiteko mundua aldatu behar dela… baina, zer gertatzen da gure inguruko errealitatearekin? 🌍 Edukazioa eta berdintasuna eskutik doaz, eta gizarte bidezkoago bat eraikitzeko lehen pausoa gure egunerokotasunean eta ingurune hurbilenean hasten da: ikastolan bertan.

Hori da, hain zuzen, Haregin taldearen lana. DBHko eta Batxilergoko ikasleek osatutako talde honek urteak daramatza Lauaxetan berdintasunaren aldeko lan aktiboa egiten. 💪💜

📣 Haregin taldeak:

  • Gure ikastolako berdintasun-eredua eraikitzen laguntzen du,
  • Ekintza, dinamika eta sentsibilizazio-kanpainak diseinatu eta gauzatzen ditu,
  • Eta, batez ere, beste ikasle, irakasle eta familiei ere aldaketa positibo honetan parte hartzera gonbidatzen die.

Eta gaur, gure esker ona adierazi nahi diegu urte hauetan guztietan taldearen bihotzean egon diren hiru ikasleri. Batxilergoa amaitu eta ikastolatik aterako dira, baina beraien arrastoa eta ekarpena gure artean geratuko dira:

🎉 Nahia Iragorri, Maialen Vegas eta Naroa Brazalez, eskerrik asko zuen konpromiso, energia eta lanagatik.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu