Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Egunerokoan euskaraz bizi

Hizkuntza baten helburua bere bidez gure egunerokoan bizitzea da. Hizkuntza erabiltzen dugun neurrian, gainera, aberastu egiten dugu, esparru bakar batera mugatu beharrean, hala nola akademikora edo lan-arlora.
Horrez gain, gure kulturaren ezaugarri eta oinarri den hizkuntzaz ari garenean eta haren hedapena eta etorkizuna gure esku dagoenean, helburu pertsonaletik haratago onura kolektiboa bihurtzen da. Guztion kontua.
Asmo horrekin hainbat baliabide bildu ditugu euskararen erabilera ikastolatik haratago zabaltzeko eta gure etxeetan egunerokoa izan dadin.
Liburu, jolas, podcast, bideojoko eta baliabide hauen bidez, gure seme-alabak entretenitu eta euskaraz dibertitu ahal izango dira.

Gure EuskarazBizi gida ondoko loturan aurkituko duzu.
Aurrera!

Azken albisteak

2026/09/04
Gertuago egoteko: gure Kontaktu Gida
2026/09/03
Lauaxetako kirol arropa berritu behar duzue?
2026/09/02
Ikasturte hasierako familiekin bilerak martxan dira
2026/09/01
Haur Hezkuntzako Aula Irekiari hasiera eman diogu
2026/09/01
Ongi etorriak 2026-2027 ikasturtera!
2026/07/13
Opor onak izan!

Kategoriak

Buletinean harpidetu