Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Nola lagundu adingabeei adimen artifizialaren erabilera egokia egiten?

Legeria gizartearen errealitatearen atzetik doa, batzuetan legeek ezin baitituzte aurreikusi etorkizunean gizartean gertatuko diren aldaketak. Horixe gertatzen da adimen artifizialarekin. Horri buruzko erregulazioen zain, eta horien aurretik eta ondoren ere, garrantzitsua da tresna berri hori ondo erabiltzea. Gu, heldu eta hezitzaile garen aldetik, irakasle edo guraso garen heinean, adingabeeie etikaren garrantziaz eta teknologia berri hori ondo erabiltzeak dakartzan balioez jabetzea dagokigu.
Adimen artifizialak berdintasunaren esparruan eta, zehazki, intimitatearen eta ohorearen aurkako delituetan dituen inplikazioei buruz hausnartu nahi izan du Euskal Telebistak.
Lauaxeta Ikastolan, irakasleez eta ikasleez osatutako berdintasun-talde bat dugu, berdintasunari buruz hausnartzeaz eta aurrerapausoak emateaz arduratzen dena, eta gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituena, hain zuzen ere, hau bezalako gaiak. Horregatik, Euskal Telebistak Lauaxetarengana hurbildu nahi izan du gurekin elkarrizketa bat izateko.
Teleberrin emandakoaren bideo bat utziko dizugu.

Laburbilduz, legediak IAren erronkei aurre egiteko eboluzionatzea espero dugun bitartean, hezkuntza eta etikaren eta teknologia horren erabilera egokiaren gaineko kontzientziazioa funtsezkoak dira etorkizuneko belaunaldiak erronka horiei modu arduratsuan eta etikoan aurre egiteko prestatuta egongo direla bermatzeko. Izan ere, arazoa, beste behin ere, ez da tresna bera, tresna hori gaizki erabiltzea baizik.
Lauaxetako Berdintasun taldea, hain zuzen ere, Haregin deitzen da, ikasleek eurek proposatuta, hare alez, piskanaka lan egitearen garrantzia islatzeko asmoz (“Hare” eta “Egin”).

 

Azken albisteak

2026/05/13
Gaitasun Altuei buruzko Kongresuan parte hartzen ari gara
2026/05/13
Izaro Pagalday, Bizkaiko Eskolarteko bertso finalerako sailkatua
2026/05/12
Ongizatea eta zaintza emozionala Zaindegi ikasle-agentziaren eskutik
2026/05/11
Aprendiendo sobre impuestos y ciudadanía en 4º de ESO
2026/05/11
Adei Gorospe, Bizkaia Cup txapelketako txapelduna kadete B mailan
2026/05/11
Lauaxetako ikasleak sarituak Elhuyar Zientzia Azokan

Kategoriak

Buletinean harpidetu