Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Zertan ikasi edo lan egin nahi duzu?

Etorkizunari buruz erabakitzea ez da lan erraza. Helduei ere gertatzen zaigu, nagusitzen goazen heienan argiago ikusten dugula benetan zer gustatzen zaigun edo zer ematen zaigun ondoen.
Baina gure seme-alabek goizetik hartu behar dituzte erabakiak, eta, batzuetan, hainbeste aukera eskura izanda, zaila izan daiteke.
Horregatik, horrelako erabakiak hartu behar dituzten adinetan, bi proiektu espezifiko garatzen ditugu hainbat egunetan, hain zuzen ere, horretan laguntzeko.
DBHko 4. mailan egiten dugu; izan ere, Batxilergoko modalitate baten edo bestearen artean aukeratu behar dute, eta Batxilergoko 2. mailan ere bai, ondoren zer ikasiko duten erabakitzeko eta zer lanbide edo lan-esparrutan garatu nahiko luketen pentsatzeko unean baitaude.
Joan den ostiraleko lan-praktikak asmo bera dute
. Izan ere, hainbat bide daude erabilgarri, eta hobe da horiek lehenago aztertzea. Ez dago lehen eskutik bizitzea eta esperimentatzea bezala. Hainbat errealitatetara hurbiltzea eta hainbat lanbideri buruzko informazioa lortzea. Eskerrik asko hori posible egin zenuten 80 enpresa eta erakunde guztiei eta 123 gaztek erabakia apur bat argiago izan dezaten lagundu zenuten familia guztiei.

Azken albisteak

2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia
2026/07/01
Bela Camp: itsasoa, lankidetza eta uda bizitzeko beste modu bat
2026/06/30
Eginoko Udalekuak: natura, abentura eta kanpamentu giroa
2026/06/30
Lizarrako Udalekuak: uda, lagunak eta mila abentura

Kategoriak

Buletinean harpidetu