Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Elkartasunez betetako oporretarako maleta

Badatoz Aste Santuko oporrak eta merezitako atsedena, baina posible da gure beharretatik haratago begiratzea eta begirada pixka bat altxatuz, batzuek oinarrizko premiak ere ez dituztela aseta konturatzea: hala nola elikadura, hezkuntza edo osasuna.
Posible da bi alderdiak bateratzea eta zure oporrak behar duenarentzat laguntza solidario bihurtzea. Horixe egingo du gure irakasleetako batek, Iñaki Mardarasek, Africsoulen eskutik.

Soniak eta Lorenak sortutako erakundea da, Diani Beachen, Kenyako kostaldean, bertako familiei bizi-premietan laguntzeko asmoz, hala nola elikaduran, hezkuntzan eta osasunean. Bere proiektu guztien artean, Iñakik Africsoul Schoolena lagundu nahi du, izan ere, herrixketako haur gehienak muturreko pobrezian bizi dira eta familiako kideren bat falta dute. Horregatik jakin zuten premiazkoa zela ikasteko eta hazteko ingurune egokia eskaintzea. Africsoul School gaur egun 3 eta 12 urte bitarteko 116 umerentzako etxea da. Aukera horri esker, etorkizun hobea izan dezakete.
Lagunduko diguzu bere elkartasun-maleta kargatzen? Oso erraza da, oinarrizko hainbat gauza baino ez ditugu behar: kolore desberdinetako boligrafoak (gorria, urdina, beltza), arkatzak eta zuzentzaileak, gometsa, pintzelak, kartoi meheak, itsasgarriak, zinta itsaskorra, karratudun libretak, salto egiteko sokak, kalkulagailuak, arbelerako zirriborroak, klarionak, borragomak, erregelak, sakapuntak, iraunkorrak, plastiko gogorreko edalontzi eta platerak, etab.
Entregatzeko modua martxoaren 4an eta 5ean ikastolara ekarriz izango da. Hori guztia Iñakiren maletetan sartuko dugu eta pertsonalki eramango du Africsoul Schoolera Aste Santuko oporretan. Guztira 6 maleta izango dira!
Africsoulen webgunerako esteka utziko dizugu
Eskerrik asko aldez aurretik!

Azken albisteak

2026/06/11
Agur Jaia Haur Hezkuntzan: haztea agurtzen ikastea ere bada
2026/06/11
Mundua ikuspegi berrietatik ulertzeko bi IB proiektu
2026/06/10
Pi Eguna Lauaxetan: matematika, sormena eta pentsamendua
2026/06/10
Lauaxeta–Gasteiz Greenpower Urban Race lasterketan parte hartu dugu
2026/06/09
Historia gogoratzea, berriro ez errepikatzeko: indarkeririk ez
2026/06/08
Haur Hezkuntzako kirol topaketa: mugimenduaren bidez hazten

Kategoriak

Buletinean harpidetu