Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > “Ikasketetatik haratago”, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle batzuen ekimena

“Nola hobetuko zenuke ikastola?” Lauaxetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei egindako galdera izan zen.

Batzuek pentsatu zuten agian ona izango zela ikasle gazteagoei bullyinga, adikzioa, sare sozialak edo LGTBIQ bezalako gai garrantzitsuei buruz hausnartzen laguntzea.

Eta bere ideia, benetako proiektu bihurtu zen. Zuzendaritzan aurkeztu ondoren, ordu erdiko 8 saio egiten ari dira Lehen Hezkuntzako 5. mailako gela guztietan.

Ekimena, horrek dakarren hausnarketa eta gaia berez interesgarriak badira, gainera, ez dira edozein modutan egitearekin konformatu. Entzuleak ez aspertzeko asmoz, modu dinamikoan planteatu dituzte saioak, jolasekin, bideoekin, antzerki-emanaldiekin eta abarrekin. Horiekin batera, kasu bakoitzean jorratzen zuten gaiaren araberako hausnarketa egin dute.

Gainera, beren borondatez, jolasorduetako asko proiektua garatzen emon dute.

Zorionak eta aurrera!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu