Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Ikastola eta unibertsitatea: ikaskuntza eta elkarrekiko balio erantsia

Lauaxeta Ikastola gune ireki gisa ulertzen dugu. Ikastolak gizarteak une bakoitzean dituen beharrei erantzun behar diela uste dugu, ikasleak horretarako prestatuz, baina baita parte diran gizartea hobetzen laguntzeko ere.
Horrek esan nahi du kanpoko erakunde eta entitateekin harremanetan egon, elikatu eta ikasi behar dugula, eta, era berean, gure esperientzia eta balio erantsia eman behar dizkiegula Lauaxetaz kanpoko beste eragile eta pertsona horiei.
Hori da, esate baterako, unibertsitateen kasua: Lauaxetara etortzen dira gure ikasleei hainbat alderdiri buruzko informazioa edo prestakuntza ematera, eta gu geu Unibertsitateko ikasleak prestatzera ere joaten gara.
Aste honetan bertan, adibidez, Deustuko ehun bat ikaslek bisitatu gintuzten eta Huheziko ikasleekin ere egon ginen, hezkuntzan berritzeko beharraz hausnartzen.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu