Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Justiziazaleak: Justizia sozialarekin konpromisoa

Justiziazaleak taldeak justizia sozialarekin eta giza eskubideekin lotutako sentsibilizazio eta konpromisoa sustatzen jarraitzen du hainbat ekimenen bidez. Talde honek hainbat jarduera antolatzen ditu gizartearen kontzientzia pizteko.

Egiten dituzten lanen artean daude: nazioarteko egun esanguratsuen inguruan sentsibilizazio-kanpainak eta egun tematikoak antolatzea, GKEekin elkarlanean aritzea eta ekimen zehatzak bilatzea, merkatu solidarioak sortzea eta kudeatzea (elikagai, jostailu, arropa, liburu…), eta Garapen Iraunkorreko Helburuen inguruko hausnarketa eta hedapena sustatzea.

Gaur, taldeak hausnarketa-saio bat egin du inguruko edo mundu mailako injustiziak identifikatzeko eta haiei buruz eztabaidatzeko. Saio honek enpatia eta pentsamendu kritikoa sustatu ditu parte-hartzaileen artean.

Justiziazaleaken lanari esker, ikasleek justizia sozialaren garrantziaz jabetzeaz gain, ekimen errealetan parte hartzeko aukera dute, komunitatean eragin positiboa sortuz.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu