Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > EKOtaldea: Ingurumenaren eta komunitatearen aldeko konpromisoa

EKOtaldeko ikasleek berriro erakutsi dute ingurumenaren zaintzarekiko eta ekosozial eta komunitarioarekiko duten konpromisoa. IB programaren baitan kokatutako agentzia honek hainbat jarduera garrantzitsu garatzen ditu ingurunea eta komunitatea hobetzeko.

Euren eginkizunen artean honako hauek nabarmentzen dira: animalien zaintza, Lumalai oilotegiaren kudeaketa, ortuko auzolanak, landatzea, garbiketa lanen koordinazioa, ortuarien salmenta, galdutako arroparen kudeaketa eta Garapen Iraunkorreko Helburuen inguruko hausnarketa eta hedapena.

Azkenaldian, EKOtaldeak Lanaguneako eremuan garbiketa-lanak burutu ditu ingurunea hobetzeko eta bertako animalien ongizatea bermatzeko. Ekintza hauek ez dira soilik iraunkortasunarekiko konpromisoaren isla, baizik eta ikasleen artean ingurumen-kontzientzia eta talde-lana sustatzeko aukera bikaina ere badira.

Zorionak EKOtaldea!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu