Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Oilotegitik abiatuta, aniztasunerantz bidai bat…

5 urteko gelan esperientzia berezi eta hunkigarri bat bizi izan dugu eta gure komunitatearekin partekatu nahi dugu. Laia Gunea espazioari eta gure oilotegiari esker, kolore eta tamaina desberdinetako arrautzak aztertu ditugu: zuriak, marroiak, handiagoak, txikiagoak… 🍳🐔

Behaketa sinple horrek hausnarketa sakona ekarri digu: arrautzak kanpotik desberdinak izan arren, barrutik berdin-berdinak dira. Eta pertsonokin gauza bera gertatzen da.

👫👧🏽👦🏼 Esperientzia bisual eta hurbil honen bidez, haurrek ulertu dute kanpoko itxurak ez gaituela definitzen eta pertsona guztiok errespetua eta maitasuna merezi ditugula, kanpotik nolakoak garen axola gabe.

Bizitzako ikasgaia, jakin-minetik eta jolastetik abiatuta, mundu bidezkoago, inklusibo eta gizatiarrago bat eraikitzen laguntzeko 🌍✨

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu