Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Trash toys: zer moduz erosi beharrean geure jostailua sortzen badugu?

Hori da Lauaxetan martxan jarri dugun erronka: hasiera batean zabor gisa botako genituzkeen materialetatik abiatuta jostailuak sortzea. Gabonetatik eta sarri askotan jostailuen erosketa handiak gertu egonda, are zentzu handiagoa du.
Trash toys proiektuarekin, STEAM proiektuan parte hartuko duten artistak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak izango dira. Helburua euren sormena garatzea eta jostailu berrien kontsumoari buruz hausnartzea da.
Horretarako, Lehen Hezkuntzako ikasleek jostailu bat diseinatu eta sortuko dute, etxeko hondakinak berrerabiliz, eta DBHko ikasleek mugimendua erantsiko diote.
Zuen seme-alabekin batera proiektuan parte hartzera eta proiektuaren helburuei buruzko eztabaida sortzera animatzen zaituztegu.

Klikatu irudi guztiak ikusi nahi badituzu.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu